VI. Magia Mostra barikuan hasiko da

2010-05-04T10:26:00+02:00 2010-05-04T10:26:00+02:00 2010-05-04T10:26:00+02:00
Maiatzaren 7tik 9ra bitartean herrian magiaren misterioa izango da nagusi. Barikuan: Alberto de Figueiredo portugaldarra izango da Espaloian. Zapatuan, urtero moduan, magia gala egingo da lau mago eta aurkezle batekin. Domekan, berriz, ilusionistak Elgetako kaleak hartu dituzte. Sarrerak salgai daude Espaloian bertan: Barikurako 14 eta 11 euro; Zapaturako 18 eta 15 euro. Bonoak, berriz, 30 eta 22 euro izango da.

VI. Magia Mostra barikuan hasiko da, informazio gehiago.

Ekintza ugari udaberrirako

Maiatzeko bigarren aste bukaera magikoa izango da Elgetan; gainera, ekainera bitartean ez da antzerki zein musika emanaldirik faltako. Espaloia Kafe Antzokian gertu dute maiatzeko eta ekaineko programa. Maiatz hasieran urteko hitzordu garrantzitsuenetarikoa bihurtu den Magia Mostra egingo dute. Barikuko irekiera emanaldia, maiatzaren 7an, Alberto de Figueiredo magoak egingo du. 1999a ezkero Juan Tamarizen eskolako irakaslea da eta elementu askorekin egiten du magia.
Zapatuko gala, maiatzaren 8an, Jon Zabal magoak aurkeztuko du. Haren aginduetara arituko dira, besteak beste, Woody Aragon, Camilo Vazquez eta Miguel Dominguez. Gertuko kartomagia egiten dute gehienek, eta, adituen esanetan, Europa mailan gertuko magian momentuan dauden profesional onenak egongo dira Elgetan.
Domekan, maiatzak 9, magia kalera irtengo da eta Arabako Ilusionismo Elkarteko kideen eskutik hainbat trikimailu, joko eta adar jotze egingo dituzte magoek Elgetako kaleetan eta tabernetan. Festa 12:30ean hasiko da.
Sarrerak dagoeneko salgai daude. Emanaldi bakoitza 15 euro da, 12 bazkideendako. Emanaldi guztiak ikusteko bonua, berriz, 35 euro da; 30 bazkideendako.

Antzerkia eta musika

Ate joka antzezlana ekarriko dute Espaloira Txalo taldeko kideek maiatzaren 21ean. Musika hitzorduak ere ez dira faltako. Gruppo Sanjuan, Or2tan, Iñaki Plaza, Jon Garmendia eta Bide Ertzean Elgetako antzokian emanaldia egitekoak dira hurrengo bi hilabeteotan.

Herrixa dantzan

Arrakasta handia izan du, eta ekainera bitartean beste bi saio egingo dituzte; maiatzaren 30ean eta ekainaren 27an. Azken horretan Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin egingo dute erromeria.