Herrixa dantzan: hileko azken domekan, Elgetako Espaloia kafe antzokian

2010-01-11T14:47:00+01:00 2010-01-11T14:47:00+01:00 2010-01-11T14:47:00+01:00
Urtarrilaren 31n hasita eta hileko azken domeketan, dantzaldi irekia egingo da Elgetako Espaloia kafe antzokian. Patxi Montero dantza gidariarekin batera tarte bat dantzan ondo pasatzeko modua egongo da.

Lehenengo saioa: urtarrilak 31 - 19:00
 
Zer da?: Dantzaldi irekia, tarte bat dantzan ondo pasatzeko gogoa duen edozeinentzat.
Dantzak
: Euskal Herriko eta Europako dantza tradizional ludikoak. Kalejiran, korruan, taldean, bikoteka... elkarrekin egiteko dantza errazak. Tarteka taldean, tarteka bikotean.
Gidatutako saioak izango dira. Parte hartzaileen mailaren arabera aukeratuko dira dantzak, eta behar denean, gidari batek gidatuko ditu.
Noiz: hilero, azken igandean
Ordua: 19.00 (20.30ak arte)
Non: Espaloia Kafe Antzokia, Elgeta
Sarrera: doan

Helburuak

  • Ludikoa
  • Taldean elkarrekin gozatzea: nahi duten guztiek (edo gehienek) dantzan parte hartu ahal izatea.
  • Hitzordu finko bat eskaintzea, inguruko herrietako dantzazaleen eta dantzan ikasten ari direnen topagune.
  • Kulturala: Euskal Herriko dantzak ezagutu eta praktikatzea; Europako dantza folklorea deskubritzea.
  • Bikote dantzak sustatzea

Oharra:

  • Gehienetan, grabatutako musikaz egingo dugu dantza.
  • Noizean behin, zuzeneko taldea izango dugu.
  • Martxoko saioan, zuzeneko musika JAINAGA ETA NARBAIZA erromeria bikoteaz.

Arduradunak

  • Antolatzailea: Espaloia Kafe Antzokia
  • Babeslea: Elgetako Udala
  • Dantza gidaria: Patxi Montero
  • Musikan eta zuzenean laguntzailea: Adolfo Jainaga