Gaztetxoei zuzendutako hitzaldia, barikuan

2010-05-03T17:30:00+02:00 2010-05-03T17:30:00+02:00 2010-05-03T17:30:00+02:00
Arrats Elkarteko Kideek, gaztetxoei zuzendutako hitzaldia antolatu dute. Besteak beste, nerabezaroak dakartzan aldaketak, adin honetan ematen diren arrisku jarrerek izan ditzaketen ondorioak eta adin txikikoen legea aztertuko dituzte. Barikuan, maiatzaren 7an, kultura etxean eskainiko da hitzaldia: 17:00etan (13-15 urteko gaztetxoentzako) eta 19:00etan (16-18 urteko gaztetxoentzako).