Kalera irten ahal izango dira haurrak, baina hainbat baldintza ezarri dituzte

2020-04-25T18:37:37+02:00 2020-04-25T18:37:37+02:00 2020-04-25T18:37:37+02:00
Bihartik aurrera egunean ordubetez kalera irten ahal izango dira 14 urtera arteko haurrak. Guraso edo tutore batekin egon beharko dira haurrak, eta ezingo dira erabili jolas-parkeak edo kirol-instalazioa

BALDINTZAK:

- Debekatuta dago kirol eremu eta jolas-parkeetara joatea.

- Irtenaldia egunean ordubetekoa izan daiteke gehienez, 09:00 - 21:00 artean.

- Guraso edo tutore batekin egon beharko dira haurrak.

- 14 urtera arteko haurrak soilik.

- Bizitokitik kilometro bateko distantziara gehienez ere (Gaindegiaren mapa interaktiboa).

- Haurrak sukarra edo bestelako sintomarik izanez gero ezingo da kalera irten.

2020ko apirilaren 25eko agindua osorik (Gaztelaniaz)