'Elgeta kantuan' ekimenerako entseguak egongo dira urrian

2012-10-10T09:07:00+02:00 2012-10-10T09:07:00+02:00 2012-10-10T09:07:00+02:00
Udazken Koloreak ekimenaren barruan Elgeta Kantuan antolatu du Udalak. Urriak 28an izango da Elgeta Kantuan eta entseguak antolatu dira bertan parte hartu gura dutenek kantuak ikasteko. Entseguak kultur etxean izango dira urriak 9, 16 eta 23an, 21:00etan.