Emakumeentzako autodefentsa tailerra

2014-11-06T12:24:00+01:00 2014-11-06T12:24:00+01:00 2014-11-06T12:24:00+01:00
Bideberri Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak antolatuta, Emakumeen Autodefentsa Feminista burutuko da, azaroaren 29an, larunbata, Elgeta eskolako Psikomotrizitate gelan. Azaroaren 21a baino lehen eman behar da izena.

Tailerra doakoa izango da eta goizeko 9:30etatik 13:30etara bitartean eskainiko da. Bertan parte hartu nahi duenak udaletxera gerturatuta eman dezake izena edo 943768022 telefono zenbakira deituta.

Emagin Elkarteak dinamizatuko duen tailerrak, honako helburu hauek ditu: eraso mota ezberdinak identifikatzea, autodefentsaz aritu eta erasoei aurre egiteko estrategiak lantzea, indarkeriaren inguruko bizipenak partekatzea, elkar entzun eta beldur eta emozio ezberdinei buruz hitz egitea.

Gizarte Zerbitzuak, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko egunaren baitan (azaroak 25) antolatuko diren ekintzetan ere parte hartzera animatu nahi ditu Elgetako emakumeak.