Udaletxean aurrez aurreko arreta ematen hasi gara gaur

2020-06-01T12:00:45+02:00 2020-06-01T12:00:45+02:00 2020-06-01T12:00:45+02:00
Osasun larrialdia ezarri zenetik udaletxean aurrez aurreko arreta etenda egon da. Gaur herritarrak bulegoetan artatzen hasi gara, baina beharrezkoa da hainbat osasun neurri betetzea. Ahal dela kontsultak telefonoz edo e-mailez egitea aholkatzen dizuegu: 943768022 edo udala@elgeta.eus. Udaletxean sartzeko nahitaezkoa da aurrez hitzordua eskatzea, eta musukoa jantzi eta eskuak desinfektatu behar dira. Musukorik ez baduzu emango dizugu.