Kotxeen erabilera oinezkoen kaleetan (Salbador, Lasao, San Roke, Espaloirako bidea)

2009-11-02T11:32:00+01:00 2009-11-02T11:32:00+01:00 2009-11-02T11:32:00+01:00
Oinezkoen kaleetan (Salbador, Lasao, San Roke eta Espaloirako sarrera bidea) ibilgailuen erabilera murrizteko arautegia landu du Udalak. Horretarako, aurreko udazken eta neguan hainbat bilera eta elkarrizketa izan zituen kale horietako bizilagunekin. Datorren eguaztenean herritar guztiei aurkeztuko zaie.

Herritarrei aurkezpena:

  • Eguna: azaroak 4, eguaztena
  • Ordua: 19.00
  • Lekua: Udaletxeko areto nagusia
  • Aurkezpena egingo dutenak: Iban Retolaza (Hirigintzako batzordeburua) eta Patxi Montero (Elgeta Danon Artian ekimeneko dinamizatzailea)

Aurkezpenean bertan, eta ondorengo asteetan, aukera izango da herritarrek euren galderak egin eta ekarpenak egiteko:

Ondorengo asteetan, Elgetako mugikortasuna foroan aztertuko da proposamen hau eta herritarren ekarpenak.

Eguazteneko hitzaldira etortzerik ez badaukazu baina gai honetan interesa baduzu:

  • Bestela, udaletxean eskatu kopia.