Ostatuk irabazi du pintxo lehiaketa

2008-10-20T17:50:00+02:00 2008-10-20T17:50:00+02:00 2008-10-20T17:50:00+02:00
Ostatu tabernak irabazi zuen domekan jokatutako pintxo lehiaketa. Herriko zazpi tabernek hartu zuten parte eta epaimahaiak ez zuen lan erraza izan. Elgetako Hotelak eraman zuen bigarren saria eta Bolatokik hirugarrena.

Epaimahaian honako hauek izan ziren: Itziar Olabe (Ozkarbi elkartetik), Jose Luis Garcia (Intxorta), Jose Manuel Sarasua (Gure Borda) eta Daiame Baro eta Bego Sanchez (Mendi mendian).

Pintxo lehiaketaren aurretik, perretxikoak batzeko ibilaldia egin zuten eta ondoren erakustaldia izan zen plazan.