Lanbide orientzazio zerbitzua eskaintzen hasiko da azaroaren 7an

2013-10-23T18:40:00+02:00 2013-10-23T18:40:00+02:00 2013-10-23T18:40:00+02:00
Azaroak 7an hasi eta ordutik 3 astean behin Elgetako Udaletxean bertan Lanbidek eskainitako Lanerako orientazio zerbitzua eskainiko da. Bertan honako zerbitzuak eskainiko dira: enplegu-informazioa, lana bilatzeko aholkularitza eta trebakuntza, curriculum-a eta lan elkarrizketak prestatzeko laguntza… Kontutan eduki behar da zerbitzu hau nahi izan ezkero aldez aurretik txanda hartu beharra dagoela Elgetako gizarte zerbitzuetan 943768022 telefonora deituz edota 'gizarte@elgeta.net' e-mailera idatziz.