Intxortako guda gunera bisita gidatuak igandero

2012-05-08T12:11:00+02:00 2012-05-08T12:11:00+02:00 2012-05-08T12:11:00+02:00
Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroak Intxortako guda gunera antolatzen dituen bisita gidatuen datetan aldaketa bat egin du. Izan ere, 75. urteurrena dela eta bisitari kopuruak gora egin duenez, maiatzetik uztailera bisita gidatu hauek igandero egiteko aukera izango da.

Igandero, beraz, bisitaldi gidatuak izango dira Intxorta ingurura, goizeko 10:00etan Elgetako Espaloia Kafe Antzokian kokatzen den Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrotik abiatuta. Aurrez izena ematea beharrezkoa da: 943 71 89 11 / 943 79 64 63 telefono zenbakietara deituz, edo turismo@debagoiena.net helbide elektronikora idatziz. Bisitaldi hauez gaina, taldeentzako bisita gidatuak ere antolatzen jarraituko dugu, gutxieneko 12 laguneko taldeentzako, kasu hauetan eguna norberak jar dezakeelarik.

Informazio gehiagorako, jo honako helbideetara: