Elurra ari du, kontuz errepidean

2012-02-06T10:45:00+01:00 2012-02-06T10:45:00+01:00 2012-02-06T10:45:00+01:00
(Azken ordua 20:15): Elurra dihardu, dena den errepidean ez dago momentuz arazorik eta zabalik daude. Martitzen eta eguaztenerako elur abisua jaso du Udalak. Goizeko lehen orduetarako iragarri dute elurra; kontuz beraz goizaldean ibilgailua hartu behar duzuenok. Jarraian elurraren protokoloa:

Elurra egiten badu kontuan hartzekoak:

  1.  Autoa erabili behar duzuenok Elgeta eta Bergara arteko errepidea erabiltzea gomendatzen da. Diputazioak du errepide honetan elurra kentzeko ardura eta telefono honetan izango dituzue argibideak: 902 11 20 88.
  2.  Udaletxeko makinek kale eta auzoetako errepideetan eta baserri auzoetako bideetan elurra kentzeko ardura dute.
  3.  Autoa aparkalekuetan uztea eskatzen da. Edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baitu zerbitzu egokia ematea.
  4.  Zuen ataria garbitu gura duzuen herritarrok gatza eta palak eskatu ditzakezue udaletxean.
  5. Urgentziaren bat suertatu ezkero deitu:
  • Astegunez, 943768022 (udaletxea) telefonora.
  • Astebukaeran, 112 (SOS Deiak) telefonora.