Martxoak 8ko kartel lehiaketa antolatu du Bideberri mankomunitateak

2012-02-06T10:42:00+01:00 2012-02-06T10:42:00+01:00 2012-02-06T10:42:00+01:00
Antzuola, Elgeta eta Leintz Gatzagak osatzen duten Bideberri mankomunitateak, martxoaren 8aren inguruko bigarren kartel lehiaketa jarri du abian. Honakoak dira lehiaketaren oinarriak:

Deskargatu kartela


1.- Lehiaketa honetan Bideberri Mankomunitateko herrietan ( Antzuola, Elgeta edo Leintz Gatzagan) jaiotako edo bertan bizi den edozein pertsonak har dezake parte.
 
2.- Kartelen neurriak gehienez 50X70 zentimetrotakoak izango dira

3.- Kartela formato digitalean ere aurkeztuko da.

4.- Teknika librea izango da.

5.- Kartelek derrigorrez testu bat izan beharko dute euskaraz (librea) eta diseinuari ematen zaion garrantzi bera emango zaio irabazlea nor den erabakitzeko.

Norberak erabakitzen duen testuaz gain honako errotulua izan beharko du: “Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2012” eta Bideberriko logotipoa sartzeko lekua
 
6.- 1º-Irabazleak 350 euroko saria jasoko du  eta 2º. Irabazleak 150 euroko saria jasoko du.

7.- Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da
 
8.- Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Horrekin batera, sobre itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira

9.- Kartelak 2012ko otsailaren 21eko 13:00ak  baino lehen aurkeztu behar dira hiru herrietako udaletxeren batean
 
10.- Epaimahaiaren eraketa erabakia ematen den egun berean emango da ezagutzera.

11.- Saritu gabe gertatu diren lanak erakusketaren azkenengo egunetik hasi eta hamabost eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek lanak jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko da eta Mankomunitateak horietaz libreki baliatu ahal izango du, erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko ez delarik.

12.- Saritzen den lana Mankomunitatearen esku geldituko da eta kaleratzeko eskubidea izango du.
 
13.- Bideberri Mankomunitateak kartela argitaratzeko, erakusketa egiteko edo egokitzat jotzen duen erabilera egiteko eskumen osoa izango du.

14.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

15.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.