Bihartik aurrera pilota-lekua eta squash kantxa erabili ahal izango dira

2021-01-19T13:31:41+01:00 2021-01-19T13:31:41+01:00 2021-01-19T13:31:41+01:00
2021eko urtarrilaren 12ko 1/2021 dekretuan ezarritakoak hala baimentzen duenez, kirol kantxak alokatu ahal izango dira bihartik aurrera, libre dauden orduetan. Hala ere, hainbat arau bete beharko dira higiene eta segurtasunagatik

Arau bereziak:

- Gehienez ere 4 kirolarirentzat egin ahal izango da erreserba

- Frontoia pilota-lekuko kiroletarako soilik erreserbatu ahal izango da: esku-pilota, gomazko pilotarekin pala, frontenisa...

- Squash kantxa squashean jokatzeko soilik erreserbatu ahal izango da.

- Erreserbari dagokion tasa ordaindu beharko da.

- Kirola egiteko unean ere musukoa jantzita izatea derrigorrezkoa da

- Erreserbaren ordua beranduenez ere 20:00etan amaituko da

- Aldagelak ezin izango dira erabili