Autobus zerbitzu ezberdinak udazkeneko ordutegiarekin funtzionatzen hasi dira

2010-09-09T11:22:00+02:00 2010-09-09T11:22:00+02:00 2010-09-09T11:22:00+02:00
Irailarekin batera iritsi dira ordutegi aldaketak garraio konpainietara ere. Mantendu egiten dira zerbitzu guztiak eta Elgetako Udalak, Diputazioarekin lankidetzan, Elgeta Bergararekin lotzen duen zerbitzu berezia eskaintzen jarraituko du. Orain arte bezala, Lurraldebus-eko autobusek eta Pegerto Blancoren taxi-busak eskainiko dute zerbitzu hori. Udaletxean eros daitezke zerbitzu horretarako bonoak. Bidaiaren prezioa euro bat da.