Debagoieneko kirolari onenei sariak banatuko zaizkien barikuan Elgetan

2012-01-16T10:15:00+01:00 2012-01-16T10:15:00+01:00 2012-01-16T10:15:00+01:00
2011ko Debagoieneko kirolari onenei sariak banatuko zaizkie aurten ere. Sari banaketa Elgetako Espaloia Kafe Antzokian egingo da urtarrilaren 20an, egubakoitza, 19:00etan.

Ekimenaren helburua

Debagoieneko kirol sarien helburu nagusia da Debagoienean kirol esparruan lanean diharduten pertsona eta erakundeak saritzea eta errekonozitzea publikoki.

 

Onarpena jasoko dute:

  • 2011an kirol emaitza aipagarriak lortu dituzten kirolari eta taldeek.
  • Kirol sistema hau sostengatzen, egunero, ezkutuan lanean diharduten pertsona eta erakundeek saritu nahi dira: teknikariak, zuzendaritza taldeetako kideak, babesleak, boluntarioak,...
  • Orokorrean, kirol esparruko pertsonak jasoko dute errekonozimendua.

 

Ibarreko nork merezi du herritarren kirol saria jasotzea?

 

Epaimahaiak aukeratzen dituen errekonozimenduez gain, herritarrek ere izango dute beraien faboritoak proposatzeko aukera. Beheko formularioa beteta botoa emateko aukera izango dute debagoiendarrek. Hemen hautagaiak eta botoa emateko bete beharreko formularioa:  dks'11