Pediatria zerbitzua hobetzeko sinadura bilketa

2011-01-14T08:46:00+01:00 2011-01-14T08:46:00+01:00 2011-01-14T08:46:00+01:00
Udaletxean jasoko dira sinadurak urtarrilaren 31ra bitartean. Asmoa da sinadura horiek gero Eusko Jaurlaritzara bidaltzea.

Zerbitzua hobetzeko

Pediatra eskasia orokorra dela jakinekoa da, baina elgetarrek zerbitzu hori mantentzea eta zabaltzea lehentasunezkotzat jotzen dute. Eskaera hori nabarmena izan da herritarrekin berriki egindako lan bileretan. Azaroaren 4an egindako bileran, lehentasunezkotzat jo zuten. Osasun zerbitzua orokorrean zabaltzeko beharra ikusten dute herritarrek, eta batez ere pediatria zerbitzua.