Udaleku irekietarako begiraleak behar dira

2012-06-04T11:53:00+02:00 2012-06-04T11:53:00+02:00 2012-06-04T11:53:00+02:00
Uztailaren 2tik 27ra bitartean egingo diren Elgetako udaleku irekietarako begiraleak behar dira. Izena emateko azken eguna ekainaren 15a izango da.

Bete beharreko baldintzak:

  • Euskalduna izatea.
  • 18 urtetik gora izatea.

Baloratuko direnak:

  • Euskara maila.
  • Esperientzia (frogatutakoa).
  • Azterketa egingo da.

Lan baldintzak:

  • Soldata gordina: 850 €.
  • Lan ordutegia: 8:30etik 13:30era.

Izena emateko azken eguna: ekainak 15.