2010erako ordenantza fiskalak onartu dituzte

2009-11-11T17:21:00+01:00 2009-11-11T17:21:00+01:00 2009-11-11T17:21:00+01:00
Azaroaren 10ean egindako bileran, Udal Batzarrak aho batez erabaki du: orain arteko Zerga Tasak eta Prezio publikoak mantentzea igoera edo aldaketa gabe, aldaketa hauek ezik:

 

Trakzio mekanikoko  ibilgailuen gaineko zerga:

Elbarrituek duten salbuespen/hobariari buruz, ordenantzan hurrengoa zehaztea erabaki da:

Urte bakoitzean salbuespena/hobaria soilik ibilgailu batek izango du eta izango du urtarrilaren 1ean altan zegoenak.

Hirilurren balio gehikuntzaren gaineko zerga:

Tipoa aldatzea, eta urteen arabera hauek onartzea:

1-5 urte bitartean: tipoa %10

5-10 urte                tipoa %7,5

10-15 urte              tipoa %6

15-20 urte              tipoa %6

 

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:

Zerga minimoa obra guztientzat 40 €tan finkatzea.


Kanposantuko zerbitzua:

Zerbitzuaren tasa : 157 €     (12 € gehiago)

 

Tasa berriak:

Ludoteka eta Gazteleku zerbitzuagatik.

LUDOTEKA  7 hilabeteko jarduera

       -Ume bat...................…..80 €

             -Bi anai-arreba..........….70 €/ume

             -Hiru anai-arreba ..........60€/ume

 

GAZTELEKU 7 hilabeteko jarduera

         -Ume bat...................…..80 €

         -Bi anai-arreba..........….70 €/ume

         -Hiru anai-arreba ..........60€/ume

 

Txakurtegi zerbitzua: eguneko mantentzea 4,17€