Datorren domekan egingo da 'Elgeta kantuan'

2014-12-01T09:16:00+01:00 2014-12-01T09:16:00+01:00 2014-12-01T09:16:00+01:00
Abenduak 14an, domeka, kantuek hartuko dute Elgeta. Herriko kale eta tabernetan Elgeta kantuan ekimena aurrera eramango da. Kantuak ikasi gura dituztenendako entseguak izango dira: abenduaren 2an eta 9an, martitzena, 21:00etan, kultur etxean. Jose Gardoki soinujoleak parte hartuko da saio hauetan.

Oraingoan abestuko diren kantuak Elgetako Udalak argitaratutako Elgeta Kantuan liburuan topatu daitezke. Liburua salgai egongo da egunean bertan, aurretik eskuratu gura izanez gero udaletxean eskatu.

Abenduak 14ko saioan kantatuko diren kantuak hurrengoak dira eta hemen zehazten dugu liburuko zein orrialdetan dauden:

 

- Aberriaren mugak (5. orrialdea).

- Agure zaharra (8. orrialdea).

- Ai, amatxo! (9. orrialdea).

- Aitorren hizkuntza zaharra (12. orrialdea).

- Amak ezkondu ninduen (13. orrialdea).

- Azken dantza (24. orrialdea).

- Baratze bat (28. orrialdea).

- Behin batian Loiolan (32. orrialdea).

- Euskal Herrian euskaraz (49. orrialdea).

- Goizian argi hastian (58. orrialdea).

- Habanera (63. orrialdea).

- Lau haizetara (89. orrialdea).

- Maitasun hitzak (99. orrialdea).

- Markoxen txerrixe (104. orrialdea).

- Mendi puntatik (109. orrialdea).