'Pintxo azaroa' ekimenaren hirugarren igandea

2011-11-18T11:05:00+01:00 2011-11-18T11:05:00+01:00 2011-11-18T11:05:00+01:00
Azaroak 20an, Pintxo Azaroaren hirugarren igandea izango da Elgetan. Goizetik, 10:30ean hasita, beteranoen pilota txapelketako partidak jokatuko dira. Ondoren bertsolariekin poteoa eta tabernetan pintxoak dastatzeko aukera izango da. Jarraian egitaraua:

Gero 12:00etatik 13:00era bitartean haurrentzako jolasen txanda izango da. 12:30ean, Beñat Ugartetxea eta Aitor Urbietarekin bertsolariekin poteoari hasiera emango zaio plazan. Dagoeneko ohitura den bezala, euro batean dastatu ahal izango dira azaroaren 6ko lehiaketara tabernek aurkeztutako pintxoak. Azaroaren 13ko argazki rallyaren irabazlearen izena, bestalde, azaroaren 27an ezagutukoa da.