Maialde Hotelaren pintxoak irabazi du Herritarren Saria lehiaketan

2014-11-27T17:29:00+01:00 2014-11-27T17:29:00+01:00 2014-11-27T17:29:00+01:00
Maialde Hotelak irabazi du Herritarren saria Elgetako VII. Pintxo Lehiaketan. Azaroak 16 eta 23an pintxoak dastatu dituzten herritarren eta bisitarien artean Maialdeko pintxoak jaso ditu boto gehien.

Lehiaketa ofiziala Haizea tabernak irabazi du aurtengoan. Botoa eman dutenen artean Haizea tabernan bi lagunendako bazkaria zozketatu da eta irabazlea Idoia Serna izan da. Elgetako Udaletik eskerrak eman gura dizkiegu herriko tabernariei eta nabarmendu gura dugu aurtengo pintxo lehiaketak herrian sortu duen giroa.