Zapatuko baserritarren azokan 12-14 bat postu espero dituzte

2009-09-16T18:27:00+02:00 2009-09-16T18:27:00+02:00 2009-09-16T18:27:00+02:00
Barazkiak, fruituak, ogia eta eztia... askotariko produktuak egongo dira zapatuan Herriko plazan egingo den azokan. 11:00etan zabalduko dituzte baserritarren postuak.

Aurten ere herriko 12-14 bat baserritar espero dituzte Elgetako baserritarren azokan. Urtean behin egiten den hitzordua da honakoa, eta plaza ona baserritarrek esaten dutenez etxean egindako produktuak erakutsi eta saltzeko.

Sagar jokoak aurten

11:00etan zabalduko dituzte aurten ere azokako postuak. Iaz bezala barazkiak, fruituak, ogia eta eztia egongo dira. Baten batek aurkitu baditu patxarana egiteko basaranak eta perretxikoak ere bai, nork daki. Nagusiek erosketak egiten dituzten bitartean, gainera, Udalak sagar jokoak antolatu ditu umeendako. Salbador kalean egingo dira 11:00etan hasita.