Errepide guztiak zabalik daude

2010-01-08T08:10:00+01:00 2010-01-08T08:10:00+01:00 2010-01-08T08:10:00+01:00
Momentu honetan (11:45) zabalik daude Elgetarako errepide guztiak. Hemen hurrengo orduetarako iragarpena:

Herritarrendako gomendioak elurra egiten duenerako

Euskalmet-en iragarpena

Barikua  (2010/01/08)

Zerua oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, sarriago lurraldearen mendebaldean. Kantauri isurialdean trumoi-ekaitza eta txingorra izateko probabilitatea handia izango da. Elur-kota 100 metro inguruan kokatuko da, noizean behin itsasmailan. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor eta oso gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko da. Izotz txikia egingo du, barnealdeko zenbait lekutan handia.


Zapatua  (2010/01/09)

Zerua oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txikiak botako ditu, kantauri isurialdeko zenbait lekutan ertainak. Elur-kota itsasmailan kokatuko da. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor eta oso gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da. Izotz txikia egingo du, barnealdeko zenbait lekutan handia.