Neurri murriztaile gehiago larunbatetik aurrera

2020-11-06T09:16:00+01:00 2020-11-06T09:16:00+01:00 2020-11-06T09:16:00+01:00
Atzo elkartu zen LABI eta neurri murriztaile gehiago hartzea erabaki zuten bertan. Tartean taberna eta jatetxe guztiak ixtea eta gaueko mugikortasun debekua ordubete aurreratzea.

2020-11-06 Dekretua, 2020-10-26koa aldatzen duena

2020ko azaroaren 5eko LABIk hartutako NEURRIAK

  1. Gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatzea.

  2. Jarduera sozioekonomikoak 21:00etatik aurrera mugatzea. Merkataritza-establezimendu guztiei eragingo die; farmaziei eta gasolindegiei izan ezik.

  3. Kultu jardueretan aforoa %35-ekoa izango da.

  4. Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak itxiko dira. Kanpoan geratzen dira hoteletako eta beste ostatu batzuetako jantokiak, egoiliarrei zerbitzua emateko. Jatorduak etxez etxe prestatu eta zerbitzatu ahal izango dira, aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte. Gasolindegietan, osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan, eskola-jantokietan, lantegi eta jantoki sozialetako zerbitzu-guneetan sartzen diren jatetxe-zerbitzuak kanpoan geratzen dira.

  5. Kultura-jarduera, -ikuskizun edo -ekitaldi oro gaueko 21:00-k baino lehen bukatu beharko dira. Musika- eta ahots-entsegu kolektiboak edo dantza-entsegu kolektiboak, profesionalak ez direnean, bertan behera gelditzen dira.

  6. Taldeko edozein kirol-jarduera etetea, lehiaketa profesionala edo erdi-profesionala izan ezik. Debekatuta dago kirol-ekitaldietara joatea. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea jarduera fisikoa edo kirola hiri-inguruneetan egiten denean.

  7. Ikastaroak edo programatutako jarduerak gimnasioetan, kirol klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan egin daitezke; betiere maskararekin egiten badira, gehienez sei laguneko taldeetan eta gehienez %40ko aforoarekin.

Joko- eta apustu-establezimenduak eta -lokalak ixtea; eta

  1. Gaueko 22:30ak izango dira garraio publikoa lurralde historikotik ateratzeko gehieneko ordutegia. Salbuetsita dago taxia edo gidaria duen ibilgailuaren alokairua.