Santixao jaiak ospatuko dira aste bukaeran

2010-07-19T11:34:00+02:00 2010-07-19T11:34:00+02:00 2010-07-19T11:34:00+02:00
Uztailaren 24 eta 25ean, Santixao jaiak ospatuko dira Goimendi auzoan. Egitaraua prest dute eta jarraian duzu ikusgai:

Uztailak 24, zapatua

21:30ean jaiei hasiera eta berakatz-zopak auzoko plazan

23:00etan eta goizaldera arte  Erromeria  Miren eta Agurtzane trikitilariekin.
Goizaldeko 2:00etan sorpresa.

Uztailak 25, domeka

11etan meza.

12:00etan soka dantza Kezka dantza taldearekin.

12:30etan Bertsolariak: Joxe Agirre eta Gorrotxategi.

Ondoren musika Jon Ostolaza eta Unai Andonegi trikitilariekin.

13:00etan: Umeentzako jolasak.

18:00etan: Herri kirolak. Goenatxo III.a harri-jasotzailea eta Barberena eta J.M. Mujika aizkolariak.

18:30ean Bola-joko txapelketa.

19:00etan bertsolariak: Joxe Agirre eta Gorrotxategi. Ondoren, gauerdira arte Erromeria Jon Ostolaza eta Unai Andonegi trikitilariekin.

20:00etan Urdaiazpikoaren zozketa eta txokolatada.