Alizia Gartziak irabazi du jaietako argazki lehiaketa

2013-07-05T10:11:00+02:00 2013-07-05T10:11:00+02:00 2013-07-05T10:11:00+02:00
Table bat jasoko du opari Gartziak, eta argazki hori izango da 2014ko jaietako esku-programaren azaleko argazkia.

Udalak eman du jakitera jaietako argazki lehiaketako epaia. Alizia Gartziak feria egunean Berraondokoan ateratako argazkia izan da epaimahaiko kideen gustukoena. Hala, tablet bat jasoko du opari Gartziak. Gainera, argazki hori izango da 2014ko esku-programaren azaleko argazkia.