Bitxigintza tailerra zapatuan Gaztelekuan

2010-11-10T16:18:00+01:00 2010-11-10T16:18:00+01:00 2010-11-10T16:18:00+01:00
Gaztelekuak, asteburuetako dinamika hartzen du. Bariku iluntzean hasi eta domeka arratsaldera arte. Hala, zapatuan arazoaren 13an, bertaratzen direnek bitxigintza ikastaroaz gozatzeko aukera izango dute, 18:00etan hasita. Gaztelekuan izena emanda daukatenek ez dute ordaindu behar izango, gainontzekoek 3 euro ordaindu beharko dute.

Ludoteka eta Gaztelekuan dinamika areagotzen ari da egunetik egunera. Ludotekan, 25 ume batzen dira egunero,  arratsaldetan, astelehenetik barikura. Bi hezitzaile daude bertan, Mireia eta Maialen. Aurreko astean tatuaje tailerrak izandako arrakastaren ostean, asteburu honetan bitxigintza tailerra egingo dute bertaratzen diren guztiek, zapatuan, arazoaren 13an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Gaztelekuan izena emanda daukatenek ez dute ordaindu behar izango, gainontzekoek 3 € ordaindu eta bitxi ikusgarriak eroango dituzte bueltan etxera.

Harremanetarako:  Elgetaisialdia@gmail.com  edo   kultura@elgeta.net