"Obesitatea. XXI. Mendeko epidemia": Debagoieneko Ospitalearen hitzaldi informatiboa

2009-12-10T11:00:00+01:00 2009-12-10T11:00:00+01:00 2009-12-10T11:00:00+01:00
Debagoieneko Ospitaleak hitzaldia antolatu du datorren abenduaren 15erako, Arrasateko Kulturaten. Obesitateari buruzko hitzaldi informatzailea izango da. Gaiak interes berezia sor dezake, pertsona helduengan eta gazte eta haurrengan eragin ezkorra duen fenomenoa baita larregiko gizentasuna.

Mintzaldian Debagoieneko Ospitaleko Barne Medikuntza Zerbitzuko sendagilea den Concepción Fernandezek informazioa eskainiko du hurrengo gaiei buruzkoa:

  • Nutrizio aholkuak, dieta osasuntsua, dieta mediterraneoa.
  • Obesitatea, XXI. mendeko epidemia handia.
    • Obesitate motak
    • Obesitatearen zergatiak
    • Konplikazioak eta obesitatearen eraginez sortutako gaisotasunak
    • Tratamendua, aholku dietetikoak eta farmakologian dauden berrikuntzak
  • Egin behar ez dena.
  • Okerreko kontzeptuak, okerreko dietak eta dieta arriskutsuak.

Eguna: 2009ko abenduak 15, asteartea.
Ordua
: 19:00.
Tokia
: Kulturate, Arrasate.