Seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako programa

2011-02-17T09:45:00+01:00 2011-02-17T09:45:00+01:00 2011-02-17T09:45:00+01:00
12-18 Urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako programa abian jarri du Udalak eta Bideberrik. Saioak asteartetan egingo dira: martxoaren 15ean, 22an, 29an eta apirilaren 5ean. Ordua: 19:30-21:00. Izen emateko epea eta lekua: martxoaren 4a baino lehen udaletxean.

Landuko diren gaiak:
1. saioa: Nerabezaroa famili osoarentzako aldaketa garai bezala
2. saioa: Famili komunikazioa
3. saioa: Arauak eta mugak ezartzea
4. saioa: Famili jarrera drogen inguruan