Eitzagako zabortegiko sutearen kea dela eta neurketak egin dituzte Elgetan ere

2020-02-14T09:58:44+01:00 2020-02-14T09:58:44+01:00 2020-02-14T09:58:44+01:00
Otsailaren 6an izan zen luizia Zaldibarko Eitzaga auzoan dagoen Verter Recycling zabortegian. Bi langile harrapatu zituen luiziak. Ondoren sua piztu zen, eta kea eta usaina Elgetaraino ere iritsi zen. Izan ere, zabortegia Elgetako mugatik oso hurbil dago. Eusko Jaurlaritzako ingurumen sailak airearen kalitateren neurketak egin zituen Elgetako hainbat puntutan, eta atzo aditzera eman zutenez, emaitzak hirigunea baterako normalak dira.