OHZ ordaintzeko diru-laguntzen deialdia egin du Udalak

2017-03-21T12:26:00+01:00 2017-03-21T12:26:00+01:00 2017-03-21T12:26:00+01:00
Jakinarazten da Alkatetzak onartu duela 2017ko ekitaldiko Ondasun Higiezinen gaineko zerga ordaintzeko diru-laguntzak emateko deialdia. Diru-laguntza hori jasotzeko aukera izango dute deialdian ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten bizikidetza-unitateen titularrek.

Horretarako, deialdian zehazten diren diru-sarrerak gainditzen ez badira, ehuneko ezberdinen arabera diruz lagunduko da aipatu zerga ordaintzea.

Deialdian zehazten dira diru-laguntza jasotzeko eskubidea izateko ze dokumentazio aurkeztu behar den udalean.

 

Eskaera egin ahal izateko epea 2017ko ekainaren 28rarte irekita egongo da. Eskaerarekin batera dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da.

 

Diru-laguntza jaso ahal izateko, aurrez zerga ordaindu beharko da, eta ondoren, ezarritako baldintzak betetzen badira, dagokion diru-laguntza onartuko da. Ondoren, udalak dagokion diru-sarrera egingo dio eskaera egin duenari.

 

Informazio gehiago udal bulegoetan izango duzu, deialdiarekin batera.