Intxortako ibilbide tematikoa gertutik ezagutzeko aukera hilaren 22an

2010-09-09T10:51:00+02:00 2010-09-09T10:51:00+02:00 2010-09-09T10:51:00+02:00
Gerra Zibilaren inguruan Elgetan ireki berri den ibilbide tematikoaren bisita gidatua egingo da irailaren 22an. 11:00etan herriko plazatik abiatuko da bisita gidatua. Hiru orduko iraupena izango du eta ibilbidearen zati bat mendian denez, arropa aproposak eramatea gomendatzen da. Interesa izanez gero, aurrez izena eman behar da, irailak 10 baino lehen, ondorengo zenbakian: 943 71 89 11.