Elurraren protokoloa jarri du martxan Udalak

2012-01-27T14:05:00+01:00 2012-01-27T14:05:00+01:00 2012-01-27T14:05:00+01:00
Elgetako Udalak adierazi gura du abisua jaso duela domeka eta astelehenean elurra egin dezakeela esanez. Udalak martxan jarri du elurraren gaineko protokoloa. Ohar honen bitartez jakinarazi gura da baita, Gerra Zibilaren ibilbidea egiteko domekarako iragarrita zegoen bisita bertan behera geratu dela. Elurra egiten badu kontuan hartzekoak:
  1.  Autoa erabili behar duzuenok Elgeta eta Bergara arteko errepidea erabiltzea gomendatzen da. Diputazioak du errepide honetan elurra kentzeko ardura eta telefono honetan izango dituzue argibideak: 902 11 20 88.
  2.  Udaletxeko makinek kale eta auzoetako errepideetan eta baserri auzoetako bideetan elurra kentzeko ardura dute.
  3.  Autoa aparkalekuetan uztea eskatzen da. Edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baitu zerbitzu egokia ematea.
  4.  Zuen ataria garbitu gura duzuen herritarrok gatza eta palak eskatu ditzakezue udaletxean.
  5. Urgentziaren bat suertatu ezkero deitu:
  • Astegunez, 943768022 (udaletxea) telefonora.
  • Astebukaeran, 112 (SOS Deiak) telefonora.


Ohar honen bitartez jakinarazi gura da baita, Gerra Zibilaren ibilbidea egiteko domekarako iragarrita zegoen bisita bertan behera geratu dela.