Zaintza zerbitzuak aurrera darrai momentuz

2020-07-21T20:19:21+02:00 2020-07-21T20:19:21+02:00 2020-07-21T20:19:21+02:00
Familiekin eta hezitzaileekin bilera egin dugu eta erabakia hartzeko orduan kontuan izan ditugu zerbitzuaren ezaugarriak, gurasoen zaintza beharrak eta haurren aisialdi eta sozializazio behar eta eskubideak.

Larunbatean prentsaren bidez zabaldu zen Osasun Sailak udalekuak ixteko gomendioa eman zuela. Elgetan, ordea, udalekurik antolatu ez eta zaintza beharrak zituzten familientzako eskaintza zabaldu genuen.

Azken egunetan gomendioaren inguruko zehaztasunak jasotzen saiatu gara, eta gaur bertan familiekin eta hezitzaileekin bilera egin dugu. Zaintza zerbitzuaren inguruko gomendiorik eta dekreturik ez egonda, zaintzarekin aurrera jarraitzea erabaki dugu, orain arte ezarritako higiene eta segurtasun protokoloak jarraituz.

Erabakia hartzeko orduan kontuan izan ditugu zerbitzuaren ezaugarriak, gurasoen zaintza beharrak eta haurren aisialdi eta sozializazio behar eta eskubideak.

Guraso eta hezitzaileekin hitz egin bezala, osasun egoera aldatuko balitz, zerbitzua etetea baloratuko genuke, ezarritako protokoloei jarraituz.