Danon artian Elgeta 2030 hausnarketa prozesua martxan da

2021-01-25T18:04:20+01:00 2021-01-25T18:04:20+01:00 2021-01-25T18:04:20+01:00
Lehen urratsa etxe guztietara banatzen hasi garen galdetegi bat izango da (on-line erantzuteko aukera ere izango da). Inoiz baino garrantzitsuagoa da Elgetarrek etorkizuneko Elgeta irudikatzea eta baliabideak nora bideratu denon artean proposatzea eta eztabaidatzea. Horretara dator galdetegi hau, denon artean etorkizuneko Elgeta nolakoa izatea nahi dugun irudikatzen hasteko.

Lehenengo, GALDETEGIA betetzeko eskatu nahi dizugu. Denbora gutxi eskatuko dizu. Otsailaren 5era arte izango duzu betetzeko. Loturan sartuta bete dezakezu edo bestela eskuz betetzeko aukera duzu, eta kasu horretan, bete ostean udaletxeko harreran edo liburutegian egongo diren postontzietan utzi ahal izango duzu otsailaren 5a baino lehenago. Gaztelaniaz betetzea nahiago baduzu, udaletxean izango duzu galdetegia. Galdetegi hau betetzera 16 urtetik gorako elgetarrak gonbidatzen ditugu.

Bigarrena, bi herri batzarretan zuk parte hartzea nahi dugu:

  • Otsailaren 18an 19:00etan pleno aretoan, galdera sortaren emaitza aurkeztu eta Elgeta 2030ean izan nahi duguna marrazten hasteko.
  • Martxoaren 4an pleno aretoan, aurrera begirako proposamenak eta estrategiak landu eta lehenetsi elkarrekin irudikatutako 2030eko Elgeta posible izateko.


Lanketa guzti honetatik jasotakoa udaleko plangintzetan eta aurrekontuetan kontuan
hartuko ditugu.