'Ontziratu zaitez' kanpainako sarituak

2013-11-06T16:50:00+01:00 2013-11-06T16:50:00+01:00 2013-11-06T16:50:00+01:00
Urriko zenbakiak dira: Amagoian arrandegian 736a, Goikoetxea harategian 518a eta Ugari dendan 62a. Urrian, gutxienez, 475 lagunek erabili dute tupperra euren erosketak egiteko orduan. Ekogunearekin batera ari da Udala kanpaina hau aurrera eramaten.

Udaletxetik zorionak eman gura dizkiegu euren erosketa modu jasangarri batean egiten diharduten elgetarrei.

Gogoratu gura dugu, tupperrak dendetan eta udaletxean bertan eskatu daitezkeela eta etxekoak ere erabili daitezkeela.