Galizia eta Portugalgo dantzekin, Herrixa Dantzan-en saio bereziak oraingo asteburuan

2012-11-06T18:07:00+01:00 2012-11-06T18:07:00+01:00 2012-11-06T18:07:00+01:00
Galiziako dantzekin Herrixa Dantzan berezia egongo da oraingo astean, zapatuan eta domekan. Zapatuan, hilak 10, saio berezia egongo da Sergio Cobos, Cayetano Amenabar eta Xandre Outeiro galiziarrekin eta domekan, aldiz, hilaren 11an, Valsas Mandadas delako tailerra egongo da.
Zapatuko saioa

(Sergio Cobos, Cayetano Amenabar eta Xandre Outeiro galiziarrak)

Dantzarako musika, ondo pasatzeko: Galiziako, Euskal Herriko eta Europako beste lurralde batzuetako dantzak, balsak, jotak, muñeirak, eskotixak, polkak, mazurkak, guretzat ezagunak diren chapelloise eta borobilak...

  • Noiz: azaroak 10, larunbata.
  • Non: Elgetako Espaloia Kafe Antzokia
  • Ordua: 22.30
  • Sarrera: 10.00 euro



Igandeko tailerra: valsas mandadas

Sergio Cobos musikari, dantza-maisu eta dantza biltzaile galiziarra Portugaleko Alentejon bizi da azken urteotan. Bertako folkorea eta dantzak ikertu eta jotzeko aukera izan du.

Bere bisita aprobetxatuta, igande goizean valsas mandadas delakoak erakustea eskatu diogu.

Valsas mandadas delakoak Alentejoko Grandola eskualdean gorde diren dantza bitxiak dira. Bikoteka korruan jarrita eta bals doinu baten gainean, gidari batek agintzen ditu urratsak, inprobisatuta. Neurri batean Iparraldeko jauziak ekartzen dizkigute gogora, itxura beretsuko sistemak baitira.

Serxio ez da 'aditua', baina ezagutzen eta jotzen ditu agindutako vals hauek, guri erakusteko eta bi ordutan ondo pasatzeko adina.

Jauziei esker gertuko egingo zaizkigun dantza bitxi hauek ezagutu eta probatzeko aukera, beraz. Merezi du!!!!

  • Noiz: azaroak 11, igandea.
  • Non: Elgetako Espaloia Kafe Antzokian
  • Ordutegia: 11.00 - 13.00
  • Irakaslea: Serxio Cobos musikari eta dantza-maisua
  • Parte hartzea: 10,00 euro
  • Izena emateko: mezu honi erantzun ostiralerako asko jota. Ordainketa bertan egingo da eskura.

 

Bideoak:

  • Youtuben valsas mandadas delakoen hainbat bideo daude. Jarri "valsas mandadas alentejo".
  • Vimeon ordu erdiko erreportaia: http://vimeo.com/1130410#