COVID-19a mugatzeko neurri berrien laburpena

2020-10-28T12:17:00+01:00 2020-10-28T12:17:00+01:00 2020-10-28T12:17:00+01:00
Alarma egoera ezarri ondoren, urriaren 26ko dekretuak hainbat aldaketa eragin ditu. Nagusienak biltzen saiatuko gara hemen, Elgetan zer eragin duen jakiteko.

DEKRETUA OSORIK

Debekatuta dago herritik irtetea justifikatutako arrazoirik ezean

Gauez kalean ibiltzeko debekua 23:00-06:00, justifikatutako arrazoirik ezean

Debekatuta dago 6 pertsona baino gehiago elkartzea eremu publiko edo pribatuan (bizikideak izan ezik)

Aire zabaleko jarduera fisikoa Banaka edo taldeka egin daiteke, kontaktu fisikorik gabe, eta gehienez ere 6 pertsonako taldeetan. Herriaren mugen barruan, edo mugakide diren herrietan. IKUSI MAPA

Kirol instalazioetan bakarka bakarrik egin ahal izango da kirola, programatutako ikastaroetan ezik, betiere maskara erabilita.

Ostalaritzako lokaletan % 50eko edukiera muga. Mahai bakoitzeko edo mahai-multzo bakoitzeko gehienezko taldea 6 pertsonakoa izango da, barruan zein kanpoan. Kontsumoa mahaian eserita egingo da beti. Barran kontsumitzea debekatuta dago. 1,5 metroko distantzia fisikoa mantendu beharko da beti. Maskara nahitaez erabili beharko da une oro, kontsumitzeko berariazko unean izan ezik.

Kultura-jarduerak eta ikuskizunak egin ahal izango dira gehienez ere % 50eko edukierarekin. Segurtasun-distantzia mantendu behar da eta  musukoa jantzita.

Haur parke eta kirol eremuetan 4 metro karratuko pertsona bat