Txabolen inguruko bandoa

2012-12-13T15:25:00+01:00 2012-12-13T15:25:00+01:00 2012-12-13T15:25:00+01:00
Herritar guztiei jakinarazten zaie Udalak erabaki duela herriko txabolen errolda eguneratzea.

Baimena eskatuta eta baimenik barik eraikitako txabolen inguruko errolda osatu du Udalak. Ikusita errolda horretan dauden txabola gehienen ezaugarriak ez datozela bat bere egunean eskatutako baimenekin, txabolen jabeek abenduaren 31a arteko epea daukate euren txabolen ezaugarriak jasotako txostena udaletxera ekartzeko.

 

Arauetatik kanpo dauden txabolen inguruko kexarik daukanak ere aukera dauka horren berri udaletxean emateko.