Bide nagusiak zabalik eta argindarraren arazoa ia erabat konponduta dago

2013-02-26T09:01:00+01:00 2013-02-26T09:01:00+01:00 2013-02-26T09:01:00+01:00
17:30 • Elur bustia ari da Elgetan eta egoera normaltasunera ari da bueltatzen. Errepide guztiak zabalik daude. Arrisku handiena da teilatuetan pilatu den elurra, metro erdi inguru. Hainbat etxeren inguruan itxiturak ipini ditu Udalak. Argia dago erdigunean eta auzo gehienetan. Azurtza, Beizu eta Arantzeta auzoetan argindarra ipintzeko lanetan dihardute Iberdrolako langileek. Udalaren elurra kentzeko makinak zabaldu dute bidea arazoa zegoen lekura arte.