Etxean konposta egin nahi al duzu?

2012-04-02T10:50:00+02:00 2012-04-02T10:50:00+02:00 2012-04-02T10:50:00+02:00
Lurzoru bat erabilgarri duzula? lorategia, ortua, zelaia edo antzekoa badaukazu, animatu eta etxeko hondakin organikoak konpostatu itzazu!!! Debagoieneko Mankomunitateak kudeatzen duen etxeko hondakinen bilketa zerbitzutik, batu eta tratatu beharreko hondakinen murrizketa lortze aldera, hondakin organikoen autokonpostatzea bultzatu nahi da.

Autokonpostatzeko hitza emandakoei, bonifikazioaz gain, konpostatzea zertan datzan azaltzeko ikastaro bat emango zaizue eta ondoren, konpostagailua eta hondakinok batzeko eta garraiatzeko edukiontzi bana banatuko zaizue, guztia dohainik.


Ikastaroan emango zaizuen etxean konpostatzeko gida eskuragarri daukazue.

Murriztu dezagun hondakin kopurua !!

Murriztu ditzagun hondakinen bilketako kostuak !!

Murriztu dezagun ingurumenari sortzen diogun kaltea!!

 

Etxeko konpostagailua lortu nahi baduzu, bete ezazu hemen aurkituko duzun formulario hau.