Elgetako Udalak omenaldia egingo dio Oihana Kortazarri jaien hasieran

2011-06-13T15:37:00+02:00 2011-06-13T15:37:00+02:00 2011-06-13T15:37:00+02:00
Uztailak 3an jokatuko diren Espainiako Kopa eta Txapelketara joan aurretik Elgetako Udalak merezitako omenaldia egingo dio Oihana Kortazarri. Ferixa Nagusiko jaien hasiera ekitaldian izango da omenaldia, ekainak 30ean.



Elgetarren izenean egiten ari den denboraldi bikainagatik zorionak
eman gura dizkio Oihanari Elgetako Udalak. Atzo bertan Europako
txapelketa irabazi zuen.