Ludotekan eta Gaztelekuan izena emateko epea zabalik

2010-09-20T14:31:00+02:00 2010-09-20T14:31:00+02:00 2010-09-20T14:31:00+02:00
Urritik apirilera bitartean izango dira zabalik.

2010-2011 Ikasturteari hasiera emango diogu Ludotekan eta Gaztelekuan: urriaren 13tik apirilaren 21 arte (Aste Santura).
Izena emateko zuzendu udaletxera kuotaren ordainketaren ziurtagiriarekin.

Kuotaren diru sarrera Kutxako ondorengo zenbaki honetan: 2001 0037 07 00000 89193

Kuota urte osokoa izango da, baina bi zatitan ordaintzeko aukera egongo da.

Ludoteka

2 urtetik 9 urte arte. Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00tik 19:00ra.

Anai Arreba kopurua Zenbatekoa
Seme alaba 1 150 euro
Seme alaba 2 130 euro (bakoitzak)
3 seme alaba 110 euro (bakoitzak)

Gaztelekua

10 urtetik 16 urte arte. Izena ematen duten ume kopuruaren arabera, adinaren
araberako taldeak egiteko aukera egongo da.

Anai arreba kopurua
Zenbatekoa
Seme alaba 1
120 euro
Seme alaba 2
100 euro (bakoitzak)
3 seme alaba
90 euro (bakoitzak)

Egunak eta ordutegia

  • Ostirala: 19:00-21:00
  • Larunbata: 17:00-21:00
  • Igandea: 17:00-20.00