Hilabete atzeratu dute magia ikastaroa Espaloian

2010-02-16T10:52:00+01:00 2010-02-16T10:52:00+01:00 2010-02-16T10:52:00+01:00
Otsailerako iragarria bazegoen ere, martxotik aurrera egingo dute magia ikastaroa Espaloia Kafe Antzokian. Zapatuetan egingo dute 11:30etatik 13:00etara martxoaren 6an hasita. 12 orduko ikastaroa izango da eta Gasteizko ilusionismo elkarteko Jose Angel Suarezek egingo ditu irakasle lanak. Prezioa 15 euro da, 10 bazkideendako. Izena ematea ezinbestekoa da.