Eskola Txikien festa ekainaren 12an Abaltzisketan

2011-06-07T10:50:00+02:00 2011-06-07T10:50:00+02:00 2011-06-07T10:50:00+02:00
Egitarauan, besteak beste, haur jolasak, eskulanak, bazkaria eta Pirritx eta Porrotx.

Bi eskola txiki ditugu Debagoienean; Elgetako herri eskola eta Angiozarreko eskola. Bi eskola horietako ordezkariak izango dira domekan Abaltzisketan.Elgetatik, esaterako, guraso elkarteak ipinitako autobusa irtengo da. 'Herri eta auzo txikiak bizirik' lelopean egun osorako egitaraua prestatu dute abaltzisketakoek. Frontoian eskolako eskulanak ipiniko dituzte ikusgai, idiak egongo dira haurrak karroarekin ibiltzeko eta laguntasuna errondaiaren emanaldia ere iragarri dute.

Egitaraua

10:30-11:15, harrera ekitaldia

11:15-13:15, haur jolasak

13:30, lekuko aldaketa

14:00, bazkaria

16:30, Pirritx eta Porrotx