Udal batzar orokorra egingo da bihar, asteartea
2015-10-26T08:24:00+01:00
2015-10-26T08:24:00+01:00
2015-10-26T08:24:00+01:00
Ohi bezala, 19:00etan udaletxeko areto nagusian izango da. Besteak beste Ordenantza Fiskalen hasierako onarpena bideratuko da eta diru-laguntzen plan estrategikoa onartuko da hasiera batez.
GAI ZERRENDA
- 2015eko irailaren 29an egindako Ohiko Udal Batzarraren akta onartzea, hala badagokio.
- Alkatearen erabakien kontu ematea.
- 2016rako Ordenantza Fiskalen haserako onarpena, hala badagokio.
- Elgetako Udalak Tomas Agote jaunarekin duen hitzarmena aldatzea, hala badagokio.
- Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuak idatziriko Debagoieneko Koordinazio Soziosanitarioko Protokoloa onartzea, hala badagokio.
- Elgetako Udaleko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa hasera batez onartzea, hala badagokio.
- Preso Elgetarren senideentzako dirulaguntzak arautzen dituen Ordenantza hasera batez onartzea, hala badagokio.
- Elgetako Udal Harrera Protokoloa onartzea, hala badagokio.
- CEBANC elkartearekin hitzarmena sinatzeko akordioa, hala badagokio.
- Galdera erreguak.