Kuadrilen Eguna, ekainaren 20an

2009-06-15T12:35:00+02:00 2009-06-15T12:35:00+02:00 2009-06-15T12:35:00+02:00
Aurten, lehen aldiz, Kuadrilen Eguna ospatuko dugu Elgetan. Hemen duzue egitaraua:

10:00 Gixau Lehiaketaren* hasiera. Plazan.

11:00 Puzgarrixak umientzako. Salbador kalian.

14:30 Bazkari herrikoia. Plazan (udaletxeak bazkarirako mahaiak eta aulkiak ipiniko ditu).

14:30 Gixau Lehiaketako sari banaketa. Sariak:

  • Irabazleak 100 euro eta garaikurra
  • Bigarrenak 60 euro
  • Hirugarrenak 30 euro

17:30 Erromeria Erdizka Lauetan taldearekin

Oharra: Ekainak 17, 18 eta 19xan, 19:00etatik 21:00etara Espaloian, Erdizka Lautetan taldiak joko dittuan dantzak ikasteko aukera egongo da.

*Gixau Lehiaketako oinarrixak:

  1. Kazola bakoitza, gutxienez, 10 lagunentzat izango da.
  2. Osagaiak: Okela eta patatak. Saltsarako bakoitzak gura dituen osagaiak erabil ditzake.
  3. Kazola bakoitzaren puntua eta zaporea 0tik 10era puntuatuko dira eta itxura, berriz, 0tik 5era.
  4. Kazolak 13:30 eta 14:00 artean aurkeztu beharko dira.