Larunbateko gertaeren inguruko gaitzespen oharra

2017-02-20T14:17:00+01:00 2017-02-20T14:17:00+01:00 2017-02-20T14:17:00+01:00
Larunbat gauean semaforoan geldi zegoen auto baten kontra 5 metro inguruko altueratik Espaloia Kafe Antzoki barruan gordeta zegoen mahai bat bota zuen norbaitek. Gertaera hau gogor salatu nahi du Elgetako Udalak.

Larunbat gauean semaforoan geldi zegoen auto baten kontra 5 metro inguruko altueratik Espaloia Kafe Antzoki barruan gordeta zegoen mahai bat bota zuen norbaitek. Gertaera hau gogor salatzearekin batera, honakoa adierazi nahi du Elgetako Udalak:
-    Kaltetuei elkartasuna eta behar dutenean laguntzeko gure prestutasuna adierazi nahi dizkiegu.
-    Ez da inolaz ere onargarria jai giroa gaiztotuz elkarbizitza zapuztu eta ingurukoak arriskuan jartzea.
-    Gertaera hauek argitzeko gure esku dagoena egingo dugu.