Ozkarbi mendi taldeak domekarako irteera antolatu du

2010-11-16T09:01:00+01:00 2010-11-16T09:01:00+01:00 2010-11-16T09:01:00+01:00
Elgetako lau tontorretatik igaroko da Ozkarbi mendin taldeak antolatutako irteera: Azkonabitza-Egoarbitza-Erdella-Intxorta. 5-6 orduko ibilaldia izango da. Irteera 08:00etan Ozkarbi aurretik izango da domekan, hilaren 21ean. Parte-hartzaileak adinez nagusiak izan behar dira eta adin txikikoak guraso edo nagusi baten ardurapean joan daitezke.